Jarduerak
Denboralizazioa
1. Hiruhilekoan:
Proiektua lantzen dugun saioetan.
MOTIBAZIO JARDUERAK:
1. SAIOA: Gelara sartzean, maskota ez dago bere ohiko txokoan.
Bere ordez, gutun bat aurkitzen dute. Marrubiren eskutitza agertzen da esanez galdu egin dela eta ez dakiela zein auzotan dagoen. Honek galderak pizten ditu: zer da auzo bat? zein da zuen auzoa? zer dago gure auzoan? nola lagundu diezaiokegu marrubiri? Zer da “okindegi bat”? Eta “farmazia”? zein auzo ezagutzen ditugu?
Haur bakoitzak marrazki bat egingo du: non uste duzue dagoela maskota?
● Behean esaldi bat jarriko da (beraiek esanda eta irakasleak idatzita): "Gure maskota _______ dago."
BITARTEKO JARDUERA
2. SAIOA: Aurrezagutzak aktibatu: Zer da auzo bat? Zer leku ezagutzen ditugu? Nolakoa da gure auzoa? Non dago gure auzoa? Brainstorming: auzoko leku ezberdinetako argazkiak, piktoak, objektuak edo irudiak ekartzea (eskola, denda, okindegia, farmazia, plaza...). Jarduera plastikoa: Auzoko marrazki librea (berari gehien gustatzen zaiona). "Gure auzoa" -ren mural bat egiten hasiko gara eta ekarritako argazkiak itsatsiko ditugu.
3. SAIOA: Zerbitzuak zer diren ikasiko ditugu eta horrekin batera lanbideak. Horretarako tokien irudi ezberdinak izango ditugu izenak ikasteko. Gero elkarte-jokora jolastuko dugu: tokien txartelak lanbideekin lotu beharko dituzte. Zein lanbide nahi duzue izan handiak zaretenean? Role play: profesionak bakoitzak nola lan egiten duen imitatuko dugu.
4. SAIOA: Denda batzuk erakutsiko dizkiegu eta produktuak sailkatu beharko dituzte hiztegia ikasten dugun bitartean. Role playekin jarraituko dugu. Asanblean: zergatik dira garrantzitsuak lanbide hauek? Lanbideak koloreztatu.
5. SAIOA: Dendak eta zerbitzu ezberdinak ikasten jarraituko ditugu. Ondoren hausnarketa txiki bat egingo dugu: zergatik dira garrantzitsuak denda hauek? Beharrezkoak ditugu gure auzoetan? zer egingo genuke denda hauek ez bagenitu? Bukatzeko, bakoitzari toki bat emango diegu eta ahozko esaldiak eraikiko ditugu: "Hau okindegia da", "Hemen ogia saltzen dute..."
6. SAIOA: Lanbideak errepasatuko ditugu bideo batekin:
https://www.youtube.com/watch?v=9RMpRM_5ULU.
Bakoitzari lanbide txartel bat emango diegu eta ezin dute besteei erakutsi, galderen bidez asmatu beharko dugu zer lanbide den. Gero binaka mimika bidez aterako dira eta lanbide ezberdinak egingo dituzte
7. SAIOA: Lanbide bakoitzarentzat lan tresnak ikasiko ditugu:
https://wordwall.net/resource/23824919/lanbideak
https://wordwall.net/resource/24067948/kaleko-lanbideak
https://wordwall.net/resource/30047573/lanbideak-eta-tresnak
8. SAIOA: Marrubiren mezua iritzi da. Non egon da Marrubi? Non dago Marrubi? Batzar Txikia: Zer jarri nahi dugu gidan? Zer leku dira garrantzitsuak? Zer atal du gida batek (eredu bat erakutsi). Taldeka azalarekin hasiko gara.
9. SAIOA: 1. orrialdea: "Gure eskola" – Marrazkia + ahozko edo idatzizko esaldia. (plantilla sortu) 2. orrialdea: "Okindegia" – Idem. Benetako argazkiak + marrazkiak erabiltzea. Ahal duenak esaldiak idatziko dituzte: hemen ogia erosten dugu adb.
10. SAIOA: 3. orrialdea: "Farmazia" – Zertarako balio du? Nork egiten du lan han? 4. orrialdea: "Parkea" – Zer egingo dugu han? Zer arau daude? Marrazketa + grabatutako edo idatzitako esaldia.
11. SAIOA: Haur bakoitzak oraindik gidan ez dagoen leku bat aukeratzen du: kioskoa, autobus geltokia, supermerkatua, etab. Marrazki librea + esaldia: "Hau da nire gustuko tokia”.
12.SAIOA: Gida bukatuko dugu eta bidaliko diogu marrubiri.
13.SAIOA: Ateraldia egingo dugu eta maskota aurkituko dugu.