Metodologia
Ikaskuntza globalizatuan oinarrituko gara bai eta jokoetan eta erronketan oinarritutako ikaskuntzan. Irakaslea gidari izango prozesu osoan zehar ikasleak haien ikaskuntzaren protagonistak diren heinean.
Montessori metodologia aktiboak.
IDU
Ikasleak desberdinak dira informazioa prozesatzeko moduan, eta, beraz, hainbat aukera eman beharko dira informazioa ulertzeko eta ikasle guztiek ulertzen dutela ziurtatzeko.
Adibideak: Aldez aurreko ezagutzak. Ideia nagusiak eta horien arteko harremanak.
Ahozko hizkuntza, gorputz-hizkuntza, zeinu-hizkuntza, irudietan oinarritutako hizkuntza, musika, marrazkiak erabiliko ditugu momentu oro.
Ikas-egoera honetan IDU (Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala) ikuspegia txertatzeko, ikaskuntza denontzat irisgarria izatea bilatzen da hasieratik. Motibazio nagusia maskota bat izango da, eta haren bidez haurrek
auzoa eta hiria ezagutzeko interesa piztuko da, jarduerei zentzua emanez.
Parte-hartzea eta ulermena errazteko, jarduera anitzak proposatuko dira: rol-jokoak, ibilaldiak, irudiak eta material manipulatiboak. Maskotak egoerak aurkeztuko ditu, haurrek modu esanguratsuan konektatzeko. Era
berean, ikasitakoa adierazteko aukera desberdinak eskainiko dira (marrazkia, ahozkoa, jolasa), bakoitzaren erritmo eta gaitasunetara egokituz.
Horrela, aniztasuna errespetatzen duen giro inklusiboa sortzen da, non haur guztiek parte hartu, ikasi eta garatzeko aukera duten.
Baliabideak
Argazkiak
Lanbideen argazkiak
Auzoko argazkiak
Taldekatzeak
Banaka
Talde txikiak
Talde handian
Espazioak
Gelan
Auzoa